Sagardo Naturala - Ezaugarriak

SAGARDO NATURALA

ezaugarri_orokorrak.jpg
Ezaugarri fisiko-kimikoak:
  • Gradu alkoholikoa: % 5-6 artean
  • Anhidrido sulfuroso osoa: 100 mg/l.tik behera
  • Azidotasun lurrinkorra: 2,2 g/l.tik behera
  • CO2 presioa (20 gC): 1,5 atm. baino gehiago

Ezaugarri mikrobiologikoak:
  • Mikroorganismo patogeno eta beren toxinen gabezia.

Aurkezpen modua:
  • 75 zl. botila/ 12,6 eta 3 botilako kaxetan
  • 37 zl. botila/ 24 eta 12ko kaxetan
  • 33 zl. botila / 24 eta 12ko kaxetan

GOMENDIOAK

Kontserbaziorako gomendioak
  • Uretan freskatzea.
  • Toki fresko eta ilunean gordetzea, 12-14 ºC artean. Tenperatura altuegi edo baxuegian bere ezaugarriak galduko ditu.
kontserbazio_gomendioak.jpg
kontsumizio_gomendioak.jpg
Kontsumorako gomendioak
  • Ezaugarrien arabera, kontsumitzeko garai egokiago bat du, normalean botilaratu eta urtebeteko epean.
  • Botila irekita denbora tarte laburrean kontsumitzea komeni da, eta kortxoa jarrita edukitzea, bestela propietateak galduko ditu.
  • 10-13º C gradu artean kontsumitzea gomendatzen da.
  • Iragazi gabeko edaria denez, sedimentuak ondoratzen joango dira denborarekin. Ireki aurretik botila buruz behera jarri eta astindu egingo dugu, sagardoa homogeneizatzeko.
  • Edalontzitik 20-30 zentimetrora zerbitzatu.
  • Edalontzia zabala eta kristal finekoa izatea gomendatzen da.
  • Trago batean edango den sagardo kopurua zerbitzatu aldiro.
  • Edozein janari motarekin ezkontzen da ondo.
  • Edari freskagarria da, alkohol graduazio baxukoa, urte osoan kontsumitzeko egokia.

Estatuko legegintza

1979ko abuztuaren 1eko Ordena, Sagardoaren Erreglamendua:
Sagardoaren Definizioa: 'ohiturazko praktikak jarraituz egindako sagardoa litzateke, azukrea gehitu gabe, jatorri endogenoko gas karbonikoa duena soilik. Bere alkohol graduazioa 4'5 gradutik gorakoa izango da'.

ERRESERBATU

Erreserbatu zure mahaia Euskal Herriko 59 Sagardotegietan.

EROSI

Erosi zure botilak eta zure etxeraino eramango ditugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu