Sagardogintza

NOLA EGITEN DA SAGARDOA

elaborazio_prozesua.jpg
Sagardoa egiteko prozesua, iraila bukaera urri hasiera inguruan hasten da, sagar biltzearekin. Sagar biltzeak azaro erdi aldera arte iraungo du, beranduko sagarrak jasotakoan. Sagarra sagardotegian dagoenean hasiko da sagardo egiteko prozesua, sagarra jo eta zanpatuta.

Dolarean zanpatuta lortutako muztioa tinian bilduko da, ondorenean upeletara sartzeko. Muztio honek bi irakinaldi edo hartzidura jasango ditu, alkoholikoa bata eta malolaktikoa bestea, eta orduan bihurtuko da sagardo.

Sagardoa, urtarriletik aurrera dastatu ahal izango da txotxean, apirila bukaerara arte eta urte osoan botilan.
berrikuntza.jpg

BERRIKUNTZA

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak 2018-2020 Plan estrategikoa garatu du eta bertan lanean dihardu I+G planetan Sagardoaren Bizitzari dagokion ikerketetan eta baita merkatuaren zein sektorearen barne eta kanpo ezagutzetan ere.

ERRESERBATU

Erreserbatu zure mahaia Euskal Herriko 59 Sagardotegietan.

EROSI

Erosi zure botilak eta zure etxeraino eramango ditugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu