Euskal Dolare Baserria

EUSKAL DOLARE BASERRIA

Gure kulturaren zati handi bat sagardoari zor diogu. Bakailaotan eta baleatan Ipar Atlantiko osoan zebiltzan arrantza-ontzietan eta, gero, Ameriketarako bidea egiten zuten ontzi euskaldunetan sagardoa zuten edari. Eskifaiako bakoitzarentzako eta eguneko bi edo hiru litro sagardo behar ziren.
etorkizuna.jpg
Sagardoari esker, eskorbuto beldurgarriak ez zituen marinel euskaldunak izutzen. Sagardoak hauspotu zuen marinel hauen ospea. Itsasontzi hauen bidez saltzen zen gure burdin sonatua, eta behar ziren gaiak kanpotik ekarri. Euskal Herriak bizi izan zuen XVI-XVII mendeetako urrezko garaiko gizarte industrial, merkatari eta hiritarra ezinezkoa litzateke sagardorik Gabe. Sagardo premia izugarri hura asetzeko sortu ziren baserriak, sagardoa egiteko makina erraldoiak ziren dolare-baserri gotikoak.

Sagardotegien historia Tolareei lotua dago, sagardoa egiteko makinei.

Igartubeiti

““Igartubeiti” baserri museoan dudu horrelako adibide dotore bat, Ezkio-Itxason. Oso tolare esanguratsua da, garai hartako geratzen den bakarra baita (habe-tolarea).” baserri museoan dudu horrelako adibide dotore bat, Ezkio-Itxason. Oso tolare esanguratsua da, garai hartako geratzen den bakarra baita (habe-tolarea).

ERRESERBATU

Erreserbatu zure mahaia Euskal Herriko 59 Sagardotegietan.

EROSI

Erosi zure botilak eta zure etxeraino eramango ditugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu