Sagardo Mundua

SAGARDO MUNDUA

Sagarrondoak eta sagardoak Euskal Herrian jatorria non duten datu garbirik ez dago, batik bat urteetan oso atzera egin beharko genukeelako. Jakinekoa dena da sagardoa izan dela Euskal Herriko edaririk ohikoena mende askotan zehar. Agiri eta aipamenik zaharrenak Jose Uria Irastorzak biltzen ditu Sagardoa liburu mardulean, eta berari eskerrak jaso ahal izan ditugu ondorengo datu eta aipamen historiko asko. Sagarra gure lurraldera nola iritsi zen azaltzeko iritzi ugari daude. Batzuek diote sagarra Afrikatik sartu zela Euskal Herrira, beste zenbaitek dio hazia migrazio-txoriek ekarri zutela ekialdeko lurraldeetatik, eta badira sagarra Euskal Herrian berez sortu ez bazen ere, aspaldiko garaietan kanpotik sartua izan zela diotenak ere. Sagarrak sagardoa berekin du eta honen inguruan badira teoriak diotenak, sagardoa arabiarrek ekarritako edaria dela, baina beste teoria batzuen arabera, erromatarrengandik ikasi zuten garai bateko euskaldunek sagardoa egiten.

Tolare

“Tolare sagardotegiak” sagardo naturala egiten dute sagardotegiek erabiltzen duten zigilua da. Sagardotegi sarreran edo barruan jartzen duten zigiluak ziurtatzen du, sagardotegi horretan sagardoa egiten dela, sagardoa saltzeaz gain.
txotx_erritua.jpg

TXOTXAREN ERRITUA

Tolare sagardotegietan denboraldia urtarrilean hasi eta maiatzean bukatu ohi da, geroz eta sagardotegi gehiagotan urte osoan txotx-az gozatzeko aukera badago ere. Garai honetan kupeletik dastatu ahal izango dugu sagardoa, sagardogileari jarrituta: “txotx”, “txurrut” edo “mojon” oihu egingo du sagardogileak eta kupela bat ireki; jendeak sagardogileari segi eta sagardoa kupeletik hartuko du. Sagardo berriaren txinparta, kolorea, usaina eta zaporea gozatu ahal izango dira bertan. Txotxaren oinarria da erosleekin (jatetxe, elkarte gastronomiko, merkatari) egiten zen dastatze bat, hauek gustuko kupela eta gustuko sagardoa aukeratu eta erosiko baitzuten.

Denboraren poderioz, jendeari ireki zitzaizkion ateak eta udaberri-neguko ekitaldi gastronomiko garrantzitsu bihurtu da Euskal Herrian.

ETORKIZUNA

Sagardoaren etorkizuna hiru ardatz nagusik zehaztuko dute: lehengaiaren kalitateak, produktuaren kalitateak eta baita sagardoa egiteko prozesuak berak ere. Lehengaiaren kalitateari dagokionean, kalitatezko produktu bat lortzeko ezinbestekoa da kalitatezko lehengaia, eta horretarako bertako sagarra bultza behar da. Produktuaren kalitateari dagokionean, produktua bera zaintzeaz gain, produktuaren aurkezpen modua ere zaindu behar da.

Prozesuaren kalitatea lortzeko, honoko alderdi hauek berebiziko garrantzia dute: garbitasun baldintzak; tenperatura, analisi eta bestelako baldintzen kontrolak; eta prozesuaren jarraipen eta neurketak. Horiez gain, produktua bezeroaren eskaeratara egokitzea ere izango da prozesuaren kalitatea zehaztuko duena.
etorkizuna.jpg
Sektoreak baditu beste hainbat proiektu eskuartean bezeroari produktu gehiago eskaini asmoz; sagardo aparduna, ozpina, zukuak, sagardoz, besteak beste. Horrela, produktuetan berrikuntzak egiteaz gain, zerbitzuetan ere ekintza berritzaile batzuk ari dira bultzatzen sektorean. Txotxaren erritua eta zerbitzu turistikoak sortu eta birmoldatzen da helburua, ekintza hauek sagardoaren kultura sustatzen laguntzen dutelarik.

ERRESERBATU

Erreserbatu zure mahaia Euskal Herriko 59 Sagardotegietan.

EROSI

Erosi zure botilak eta zure etxeraino eramango ditugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu