Sagardoa

SAGARDOA

Sagardo sagarren muztioaren irakinalditik lortzen dugun edari naturala da.
Sagardoa izan da Euskal Lurraldeko edari nagusia mende luzez.
Gure historiaren zati bat edaten dugu sagardo tragoxka bakoitzean.
sagardo_mundua.jpg

SAGARDOAREN MUNDUA

Betidanik ekoiztu da sagardoa euskal lurraldean baina XVI. mendea da sagardo industriari dagokionean garairik oparoena. Tolare baserriak ugaritu ziren Euskal Herri osoan zehar sagardo kontsumoa handitzen ari zen gizartea hornitzeko. Baserri horiek izan dira beti sagardoaren ardatz eta egun instalazio modernoek garai berrietara egokitu diren Sagardotegiak erakusten dizkigute, Kupela eta botila, Txotx erritua eta Sagardotegiko menua. Lehena eta oraina uztartuz, lehengoengandik jasotakoa ondorengoei utziz.

SAGARDOGINTZA

Ofizio bihurtu den afizioa da sagardogintza. Sagardo ekoizpena Euskal Herriko motore ekonomikoetako bat izan da. Egun 100 sagardotegi inguru daude Euskal Herrian eta sagardo ekoizpen eta salmenta lantzeaz gain, Sagardotegian bertan otordua egiteko aukera dago Txotx esperientzia biziz. Horretaz gain, Sagardotegiek bere ateak ireki eta bisita gidatuak, jardunaldiak, kongresuak, ekintza eta ekitaldi bereziak antolatzen dituzte denon gozagarri. Sagardo Naturala ekoizteaz gain, produktuaren dibertsifikazioa, berrikuntza eta hobekuntza etenezina da eta egun merkatuan, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, Sagardo Ekologikoa, Sagardo Natural Apardunak, Kriantzak, Sagardoz (calvados) eta Sagar muztioak aurki ditzakegu.

sagardogintza.jpg

ERRESERBATU

Erreserbatu zure mahaia Euskal Herriko 59 Sagardotegietan.

EROSI

Erosi zure botilak eta zure etxeraino eramango ditugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu