Elkartea

GIPUZKOAKO SAGARDOGILE ELKARTEA

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea 1977an sortu zen ofizialki eta sagardo naturala ekoizten duten 40 sagardotegik osatzen dute gaur egun. Bere funtsezko eginkizunak dira sagardoaren sustapena eta elkartekideen interesak defendatzea. Azken urteetan urrats sendoak eman dira sektorea profesionalizatu eta produktuaren kalitatea hobetzeko eta aurrera ere horretan jarraitzea izango da helburua, lehengo bideak sendotu eta berriak arakatuta.
col1.jpg
Elkarteko sagardotegien artean ezberdintasun handia dago, sagardo ekoizle txiki eta handiak elkartzen baitira bertan eta elkarteak guztien beharretara dauka egokitu beharra. Gaur egun 8 milioi litro inguru sagardo ekoizten dituzte elkarte barruko 40 sagardogileek. Elkartearen egoitza Astigarragan dago, bere bulego, formazio, dastatze eta mintegietarako gela eta abarrekin. Sagardogile Elkarteak ekimen ugari gauzatzen ditu urtean zehar, eta azken aldian bi helburu nagusi baditu: bata produktuaren irudia hobetzea ohiko kontsumitzailearen aurrean, eta bestea sagardoa Euskal Herriko mugetatik kanpo ezagutzera ematea, estatuan egiten diren zenbait feria baliatuta.

Nola gaude antolatuta?


Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea Euskadiko Sagardogileen Federazioko kide da, Bizkaia eta Arabako sagardogileen Elkarteekin batean. Horrez gain, Sagardoa Route proeiktua lantzen dugu, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko Elkarteekin eta Euskal sagardoaren kultura eta turismoko hainbat eragilerekin batean.

Gure Elkartekideak

GURE PROIEKTUAK

kalitatea.jpg

KALITATEZKO ZIGILUA:
EUSKAL SAGARDOA JATORRI IZENDAPENAREKIN

Euskal Herrian mendeetan zehar kontsumitu den produktuari gorazarre egiten dio jatorri-deiturak. Marinelen bidaidea itsasaldi luzeetan. Gure arbasoen lanaren eta bizimoduaren lekukoa. Egunerokoan nahiz une berezietan, baserrietako zein hirietako ahogozoa.

Sagardoak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako zigilua eta numerazioa izan ditzan, analitikak eta panel organoleptiko bat pasa beharra dauzka. HAZI Fundazioak ziurtatzen du prozesu osoa, hasi sagastitik eta botilara arte. Panel Organoleptikoa Fraisoro Laborategian pasako dute sagardoek, horretarako akreditatutako lehen laborategian hain zuzen ere.

SAGARDOA ROUTE

Sagardoa Route, Sagardotegien etorkizuna lantzen duen proiektua da. Berak biltzen du Sagardoaren inguruko esperientzia eta eskaintza multzoa, eta bere barne ditu Euskal Herriko 7 lurraldeetako 59 sagardotegi. Sagardoa Route da Sagardoa ardatz hartuz, euskal jatorrira itzulia eskaintzen duen proiektua. Sagardotegien, Sagardoaren kulturaren baitako ekintzen eta inguruko eragile eta baliabideekin batera aurrera eramandako proiektua.
elkartea2.jpg

Gure Ekitaldiak

Oraindik ez badituzu gure ekitaldiak ikusi, berriz ikusi nahi badituzu edo bere eskutik datozen beste ekintzetan parte hartu nahi baduzu, hemen daukazu aukera!

ERRESERBATU

Erreserbatu zure mahaia Euskal Herriko 59 Sagardotegietan.

EROSI

Erosi zure botilak eta zure etxeraino eramango ditugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu