Txotx Gida: Gipuzkoako sagardotegiak zure eskuko telefonoan

guia txotx

Jaitsi itzazu beharrezko datu guztiak zure eskuko telefonora eta egin Txotx!!! Gipuzkoako Sagardotegietan. Hurrengo bisitetarako ere, sagardotegi guztien informazioa eskura!

NOLA LORTU DEZAKEZU TXOTX GIDA?

APP-A STORE-ETAN: GOOGLE PLAY eta APP STORE

App Store eta stores Google Play store-etan aplikazioa lortu dezakezu. Idatzi bilatzailean Txotx, Sagardotegiak edota Sagardotegis eta jaitsi ezazu dohan!

Zuzenean deskargatzeko hurrengo QR kodeak eskaneatu ditzakezu:

QR

Qr kodea eskaneatu ahal izateko Inigma edo Barcode Scanner bezalako irakurle bat eduki behar duzu zure mugikorrean. Behin irakurlea irekita duzularik, jarri zure mugikorraren kamera Qr kodearen gainean irakur dezan eta klik egin pantailan agertuko den helbidean.

WEB MOBILE

Zure mugikorraren nabigatzailean Txotx Gida-ren web bertzioa ikus dezakezu m.sagardotegiak.com helbidean sartzen bazara. QR kodea ere eskaneatu dezakezu.

QR

BLUETOOTH

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean, Bluetooth bidez, DOHAINIK jaitsi dezakezu "Txotx Gida 2013". Jaisteko era:

  1. Aktibatu Bluetooth-a zure eskuko telefonoan.
  2. Itxaron segundo batzuk.
  3. Baieztatu iritsiko zaizun mezua eta deskargatu gida.
  4. Kodea eskatzen badizu, sartu 1234.

Bateragarritasuna: mugikor guztiak ez dira bateragarriak bluetooth antenarekin.

Gainera, gida hau zabaltzeko eskuko telefono guztientzako funtsezko baldintza da JavaME lengoaia izatea.

WI-FI

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean badago Wi-fi seinale bat SAGARDOTEGIAK deitzen dena. Honen bitartez lortu dezakezu Txotx Gida 2013 aplikazioa.

SMS (Java mugikorrentzako bakarrik)

Bidali SMS bat TXOTX hitzarekin 215800ra edo 659175522ra.

Bidalketa 215800ra (Estatuan): 0.18 euro (BEZa barne) + Jaitsiera kostua (Internet-era konexio-kostua)

Bidalketa 659175522ra (Edozein lekutik): SMS arrunta + Jaitsiera kostua (Internet-era konexio-kostua)

Jarraibideak:

Bidali SMS bat TXOTX hitzarekin:

  • 215800 zenbakira: Estatuan bazaude
  • 659175522 zenbakira: Edozein lekuan zaudela

Segituan URL lotura bat jasoko duzu gida jaisteko.

Bateragarritasuna (hartzailearentzat): denak.

Baldintza: GPRS zerbitzua aktibatua izatea.

Ezin bada jaitsi, eskuko telefonoak JavaMe lengoaia ezagutzen ez duelako da.

ZABALDU

Zure lagunen batek gida hau jaso dezake zuk bidalita, gidaren menu nagusian azaltzen den ZABALDU aukeraren bitartez bidaliz gero. Java mugikorretatik, SMS bidez egingo da eta horregatik koste bat izango du.

Smartphone-n kasuan, Zabaldu aukera hau email baten bidez edota sare sozialen bitartez egingo da eta kasu guzti hauetan dohanekoa izango da.

Kostea (Java mugikorrentzako bakarrik):

  • Igorlearentzat: SMS arrunt batena
  • Hartzailearentzat: Konexioarena: operadorearen araberakoa.

Bateragarritasuna (hartzailearentzat): denak

Ezin bada jaitsi, eskuko telefonoak JavaMe lengoaia ezagutzen ez duelako da.