« Back

Goierriko sagardoa eta Idiazabal gazta

2012-10-16  ¦  Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea

Urriaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, Goierriko 4 sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko aukera izango da, Idiazabal jatorri izendapeneko gaztarekin batean, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan.

Goierriko sagardoa eta Idiazabal gazta

Igartubeiti Baserri Museoak hainbat ekintza antolatu ditu, Sagardo Astearen barruan, urriaren 10etik 19ra. Datorren ostegunean, urriaren 18an, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren laguntzarekin, Goierriko 4 sagardo ezberdinen eta Idiazabal gaztare arteko dastatze komentatuak daude antolatuta.

Sagardoari dagokionez, Zeraingo Oiharte sagardotegia, Zeraingo Otatza sagardotegia, Ataungo Urbitarte sagardotegia eta Altzagako Olagi sagrdotegiek beren sagardoa aurkeztu eta dastatzera eramango dute produktu bakoitzaren ezaugarriak adieraziz.

Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapeneko I˝aki Etaiok berriz, gaztaren dastaketa zuzenduko du. Parte hartzea irekia da eta Igartubeiti Baserri Museotik eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartetik gonbidatzen zaituztegu etorri eta Euskal Herrian garrantzi handia duten bi produktu hauei buruz zerbait gehiago ikastera.

Adierazi mesedez etorriko zareten 943 72 29 78 telefono zenbakia edo igartubeitu@gipuzkoa.net -era idatziz.