« Back

Igartubeiti Baserri Museoko SAGARDO ASTEA

2012-10-01  ¦  Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea

Sagardo Astea, urriaren 10etik 19ra bitartean, bere 11.edizioan

Ikusi EGITARAUA

Informazio gehiago:www.igartubeitibaserria.net

Igartubeiti Baserri Museoko SAGARDO ASTEA

Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren XI. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie Igartubeitin. Gainera, asteburuan zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa eta sagar erakusketa izango dira. Sagardoa eta gaztari buruzko jardunaldia ere antolatu dugu San Telmo museoko jatetxean. Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa eta V. Argazki Lehiaketa dira aurtengo sagardo asteko beste ekitaldi batzu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Igartubeiti dolare-baserri hau zaharberritu du, baserriaren urrezko aroko, hau da, gure historiako garai jorienetako, adierazle bikaina berreskuratzeko eta gure arbasoen bizimodura hurbiltzeko asmoz. Museo bizia izateko sortua denez, eta aurreko esperientzien arrakasta kontuan harturik, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzea erabaki dugu.

XVI. mendeko zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea… jardun honetan dena da zirraragarri.