« Back

Orioko Sagardo Eguna

2012-06-29  ¦  Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea

Hamairu sagardotegitako sagardoa Orioko sagardo egunean

Orioko Sagardo Eguna

Orioko Sagardo Eguna izango da ekainaren 30ean, goizeko 11:30etatik 14:00etara, Orioko Plazan, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta eta Orioko Udalaren laguntzarekin. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 13 sagardotegitako sagardoa izango da bertan, sagardogileek berek zerbitzatuta. Sagardoa kupelean egiten da, eta botilan borobildu, eta produktua momenturik onenean dastatzeko aukera izango da ekaineko azken larunbatean. Izan ere sagardoa urte osoan edateko da egokia, sagardotegietan kupeletik txotxean, nahiz botilatik urte osoan zehar eta nonahi.

2011ko uztako sagardoak izango dira Orion, again aurreko uztatatakoak baina tanizitate gutxiagokoak eta xuabeagoak. Ekaineko dastatzeak sagardoa promozionatzeaz gain, sagardoaren ezaugarriak zabaltzeko abagunea izan nahi du:graduazio baxuko edaria da, freskagarria eta sagarrak berekin dituen onura eta ezaugarri asko berekin dituena; neurrian edanez gero, oso osasungarria. Eta neurrian kontsumitzeko mezuarekin jarraituko du Sagardogile Elkarteak aurten ere, kontsumo arduratsu baten alde eginda. Edalontziak 3,5 euroko prezioan salduko dira eta sagardoaren lagungarri izango dira bakailao tortilla eta txorixo pintxoak.

Orioko Sagardo Egunean parte hartuko duten sagardotegiak dira:

  1. CALONGE (Donostia-Igeldo)
  2. SATXOTA (Aia)
  3. IZETA (Aia)
  4. ZALBIDE (Abaltzisketa)
  5. URDAIRA (Usurbil-Aginaga)
  6. AGINAGA (Usurbil-Aginaga)
  7. BEREZIARTUA (Astigarraga)
  8. IPARRAGIRRE (Hernani)
  9. LIZEAGA (Astigarraga)
  10. PETRITEGI (Astigarraga)
  11. ABURUZA (Aduna)
  12. SAIZAR (Usurbil)
  13. ASTARBE (Astigarraga)
  14. UZTAKO DATUAK

2011ko uztako sagardoak dastatzeko aukera izango da larunbatean Orion. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 50 sagardotegiek 10 milioi litro inguru egin zituzten azkeneko uzta honetan, aurreko urteetako antzeratsu. Sagar urte desberdin xamarra izan da azken hau, kostaldean sagar dezente, baina barrualdean sagar oso gutxi izan baitzen. Horren eraginez, %30-40 inguru izan da erabili den bertako sagarra eta gainerako kanpotik ekarri da. Datu hau asko aldatzen da sagardotegi batetik bestera eta badira urtero urtero %100 bertako sagarrarekin egitera iritsi diren sagardotegi asko ere, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea bertako produktuaren alde egiten ari den lanaren lekuko. Azkeneko urteetan sagasti asko aldatu eta zainketa lanak ere gora egin dute eta urte normaletan sagardoa egiteko sagarrik gehiena, Gipuzkoan bertan ekoizten da. Horren harira, sagastiei begiratuta, 2012a sagar dezenteko urtea izango dela ematen du, hori baieztatzeko uda pasa arte itxaron beharko bada ere.

· Informazio gehiagorako deitu: 943 33 68 11 / 688645946