« Back

“Sagardoa eta Sagarraren Turismoa” ikastaroa jada martxan da.

2012-04-19  ¦  Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea

Sagardotegi batean bisita gidatuak egiteko oinarriak ikasi dituzte ikastarora animatu diren 25 ikasleek.

Jaitsi hemen eskuorria. (pdf, 366kb)

“Sagardoa eta Sagarraren Turismoa” ikastaroa jada martxan da.

Egun turismo enogastronomikoak Euskal Herrian duen garrantzia ikusita, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Itsasmendikoi Fraisroren laguntzaz, sagardotegiak turismora egokitzeko ikastaro hauek jarri ditu martxan.

Formakuntza saio honen lehenengo fasea SAGARDOTEGIETAN BISITA GIDATUAK EGITEKO OINARRIAK da. Fase honen erdia jada burutu da, eta orain arte emandako gaitegia ordorengo hau izan da:

Felix Andinoren eskutik:

• Sagardoa produktu turistiko bezala. Jarduera turistikoaren definizio eta kontzeptu-markoak. 1. ariketa: sagardotegiko gure gaurko espazio turistikoa. Sagardoaren profil turistikoa. 2. ariketa: sagardo turistaren ezaugarriak.

• Sagardotegia espazio turistiko bezala. Bisitaren prestaketa eta diseinua. Gidari turistikoa: marko legegilea.

• Gidariaren trebetasunak eta konpetentziak. Sagardotegi bateko gidari baten jarraibideak.Gidari turistikoaren lanbidean Praktika Onak.

• Produktu turistikoaren sorrera. Tres Grandas Errotaren kasua (Asturias). Asteburuak "Zure berezko sagardoa egin ezazu".

Rafael Peñaren eskutik:

• Enoturismoa: erreferentzia-modeloa. Enoturismoaren joerak; turista enologikoaren profila; bisitari-tipologia; motibazioak eta lehentasunak.

• Gidariaren helburuen hierarkizazioa. Komunikazio interpretatiboaren dinamika. Ez ahozko hizkuntza. Protokoloa eta jendearreko harreta. Bisiten helburuen egituraketa. Bisitariaren identifikatze eta ezaguera. Baliabideen eta euskarri interpretatzaileen erabilera.Bisitari-talde desberdinentzako bisita gidatuko diseinua.

• Erreminten eta komunikazio interpretatzaileko tekniken praktika.Ez ahozko komunikazioaren analisia. Kasu arrakastatsuen ikerketa. Norako turistikoaren ezaguera.

Datorren astean, lehenengo ikastaro honen (SAGARDOTEGI BATEAN BISITA GIDATUAK EGITEKO OINARRIAK) bigarren fasea burutuko da, eta ondorengo ikuspegiak landuko dira:

Astelehena, apirilak 23, Manuel Mienbroren eskutik:

• La ruta’l quesu y la sidra: Bisita gastronomiko eta kulturala. (Asiegu, Cabrales): Esperientziaren jatorriak.

• Landutako alderdiak: gaztaren eta sagardoaren lantzea, paisaia, inguruaren arkitektura, artzaintza, etnografia, gastronomia, espitxa...

• Helburuak eta Programaren emaitzak: bisitaren eragina inguruan, herrian... Inguruko baliabide turistikoak. Eskualdeetako Garapen Turistikoaren Elkarteak

Asteartea, apirilak 24, Behemendi eta Tolosaldea Garatzenen eskutik:

• Inguruko baliabide turistikoak. Eskualdeetako Garapen Turistikoaren Elkarteak.

Asteazkena, apirilak 25, Ramon Barearen eskutik:

• Petritegi sagardotegiko bisita: bisita gidatu baten teknikak eta une zehatzak.