« Back

Sagardo Naturala Bartzelonako Alimentaria azokan.

2012-04-02  ¦  Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak sagardo naturala eman du ezagutzera Bartzelonan.

Sagardo Naturala Bartzelonako Alimentaria azokan.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea Bartzelonako Alimentaria azokan izan da martxoaren 26tik 29ra. Elkartekideen sagardoa eman du ezagutzera bertan jarritako postuan eta banatzaile, inportatzaile, ostalari eta abarrek emandako eskaerak bildu ditu sagardogileei zabaltzeko. Horrez gain, hainbat ekintza ere egin dira Alimentarian, horietan bat dastatze komentatua. Guillermo Castaños enologoaren eskutik eman zuten sagardo dastatzeak harrakasta izan du, nahiz bertan nahiz komunikabideetan.

Sagardoak mugak hautsi eta aurrera egiteko bidean garrantzitsua da feria garrantzitsuenetan parte hartzea eta produktua ezagutzera ematea.