« Back
Txotx Gida 2010: Gipuzkoako sagardotegiak eskuko telefonoan
2010-01-21 ¦ Gipuzkoako Sagardogile Elkartea
Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko sagardotegien datuak eta sagardo naturalaren inguruko informazio praktikoa orain eskuko telefonoan eraman daiteke!!!
Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak eskuko telefonoetarako sagardotegi gida atera zuen 2009an eta eguneratu berri du, Txotx gida. Gida honek, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko sagardotegien datuak, dekalogoa, sagardoarekin egiteko errezetak eta beste hainbeste datu biltzen ditu. Lau hizkuntzatan dago: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, erabiltzaile bakoitzak nahi duen hizkuntza aukeratzeko.
Sagardotegiek ez ezik, promozio eta informazio bideek ere aurrera egin dute denboran, eta garai berrietara egokitutako gida argitaratu nahi izan du.
Anima zaitezte eta jaitsi gida zuen mugikorretara. Sagardotegietan ikusiko dugu elkar!!!
