Larre-gain

Historia eta sorrera
Larre-gain sagardotegia sagardogintzan aspalditik ari da, sagardoa etxeko kontsumorako egiten zenetik. Hainbat berrikuntzen ostean, 1991.urtean sagardotegiko ateak publikora zabaltzen dituzte, lehenik etxeko ikuilua dolare bihurtu eta gerora jantokia egiten dutelarik. Sagardogintza, abeltzaintza jardueraren osagarri bezala sortu bazen ere, denborarekin garrantzi handiago hartu zuen eta egun jarduera nagusitzat dute. Sagardo ekoizpenaren zutabea, etxeko eta inguruko baserrietako sagarra erabiltzearena da. Sagardotegi txikia dugu hau eta 40.000 litro sagardo egiten dute urtean.
Datu interesgarriak
Irekiera: urtarrila erdi aldetik apirila bukaerara irekita.
Zerbitzua: afariak egunero. Bazkariak ostiraletik igandera. Igande gaua eta astelehena egun osoa itxita.
Edukiera: 140 lagun
Berezitasunak: bakailua saltsan edo tomatearekin enkarguz
Harremanetarako
Helbidea larre-gain baserria, ereņozu auzoa. 20.120 Hernani
Larre-gain. Ereņotzu auzoa, 58 (Hernani) map - Tagzania
Tel. 943 55 58 46
Fax. 943 55 58 46
Sagardo salmenta botilan
Produktuak:
Sagardo naturala 75 zl.ko botilatan, aurkezpena 12 , 6 eta 3ko kaxetan
Eskaerak
Isabel Santa Kruz
Larre-gain baserria, Ereņozu auzoa. 20.120 Hernani
Tel. 943 55 58 46


