Eula

Historia eta sorrera
Urnietako Eula sagardotegiak XX.mende erditik mantentzen du sagardoa egitearen usadioa. Azken urteetan buru belarri sartu dira sagardogintzan eta instalazioetan zein makinerian inbertsio garrantzitsuak egin dituzte. Neguko hotzei aurre egiteko jantoki atsegina eta berogailua dute. Paraje ezin hobean kokatua dago sagardotegia, Adarra mendi magalean, sagastiz inguratuta. 11 hektarea sagasti ditu Eulak, sagardoa egiteko sagar motarik onenekin, eta beren sagardoa etxeko sagarrarekin egiten dute.
Datu interesgarriak
Irekiera: txotx garaian irekita (urtarrila bukaera-maiatza hasiera arte)
Zerbitzua: afariak asteartetik larunbatera, bazkariak larunbat eta igandetan.
Edukiera: 100 lagun
Harremanetarako
Helbidea Eula Baserria. 20.130 Urnieta
Eula. Eula baserria (Urnieta) map - Tagzania
tlf.: 943 55 27 44
Fax. 943 33 50 02
Sagardo salmenta botilan
Produktuak:
Sagardo Naturala 75 zl.ko botilan, 12,6 eta 3ko kaxetan aurkeztua.
Eskaerak
Eula Baserria. 20.130 Urnieta
tlf. 943 55 27 44
Fax 943 33 50 02


