Salmenta

Gipuzkoako sagardo naturalaren merkatua tokiko eta probintzia mailako merkatua izan da neurri handi batean, nahiz eta gutxi batzuek beren merkatua estatura zabaldu duten.

Gaur egun oraindik, sagardoa erosteko modurik errazena salmenta zuzena da, sagardotegira joan eta bertan erostea.

Hala ere badira salmenta modu berriak, indarra hartzen ari direnak:

  • Zenbait denda txiki eta establezimenduetan ere lortu liteke sagardoa.
  • Elkarte gastronomikoetara ere banatzen da sagardoa eta zenbait kasutan elkarte kideek aukeratzen dute zein upeletako sagardoa nahi duten.
  • Merkatal zentroetan ere aurkitu liteke sagardoa gaur egun.
  • Telefono eta fax bidezko salmenta: eskaerak egiteko telefono zerbitzua sagardotegi guztiek dute.
  • On-Line erosketak: Oraindik ere ez dira asko sagardoa on-line saltzen duten sagardotegiak, baina batzuk hasiak dira.