Muztioa eta irakinaldia


Sagarra zanpatzetik lortutako muztioa tinira joango da eta hemendik upeletara, irakinaldia has dezan. Egurrezko, poliesterrezko eta altzairuzko upelak erabiltzen dira.
Hurrengo bi aste inguruan, muztioak lehenengo irakinaldia jasango du, irakinaldi alkoholikoa deritzona. Azukrea alkohol bihurtuko da lehen irakinaldi honetan, oxigenoa behar duen prozesu batean. Behin irakinaldi hau bukatzear dela hasiko da bigarren irakinaldia, malolaktikoa. Azido malikoa azido laktiko bihurtuko da oxigenorik behar ez duen bigarren irakinaldi honetan.
