Dastatzea
Sagardo uzta berria urtarrila erdi aldetik apirila bukaerara dastatu liteke txotxean. Sagardoa botilaratzeko ohiturarik ez zen garaietan kupela ireki eta bukatu artean edaten zen bertatik, normalean pitxarretan hartuta. Txotxaren ohitura berriagoa da: sagardo botila erostunek dastatzeko erabili izan da txotx garaia, upeltegiko sagardoa probatu eta gustukoena aukeratzeko. Gaur egun ere botilan borobilduko den sagardoa dastatzeko garaia da txotx denboraldia, uzta berria probatu eta sagardoak upelean izaten duen bilakaera gozatzeko aukera eskaintzen duena.
Denborak sagardotegiak gune gastronomiko ere bilakatu ditu, eskaintzen dutenagatik: sagardoa txotxean upeletik, eta antzekoa izan ohi den sagardotegiko menua: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin eta txuleta; postrea, berriz, gazta, menbriloa eta intxaurrak.
Botilako sagardo dastatzea
Bista Sagardoa edalontzira bota eta begiratu garbi dagoen, partikularik igeri ez duen; irakinaldian lortutako karbonikoak bizitasuna eta freskotasuna emango dio sagardoari, txinparta. Begiratu kolorea.
Usaindu Lurrin desberdinak antzeman, usain baltsamikoak, lore usainak, fruta usainak, eta fruta heldu usainak.
Dastatu Oinarrizko 4 zaporeak antzeman: gozoa, garratza, gazia eta mikatza.
