Botilaratzea

Sagar zukua sagardoan bilakatzen den unetik aurrera, hau da, zenbait hartzidura jasan eta gero, sagardogileak, bere enologoaren gomendioz kasu askotan, erabakiko du zein sagardo botilaratu. Hala ere, prozesua urte guztira luzatzen da, besteak beste, sagardogintzan ezarri den hotz sistemei esker, honek sagardoaren kontserbazio eta mantenua asko errezten bait dute.
Botilaratzeko teknologia asko hobetu da azken urteetan, gaur egun, azken belaunaldiko botileratze plantak ezarri direlarik, prozesua erraztekotan.

