Biltzea

sagar biltzea

Sagardo sagarrik gehiena eskuz biltzen da Euskal Herrian, lurretik eta kizkiaren laguntzarekin. Sagarra noiz bildu erabakitzeko komenigarria da sagarra nola helduta dagoen aztertzea eta horren arabera lehenago edo beranduago jasotzea. Bilketa garaia iraila bukaera-urri hasieratik, azaro erdi aldera izango da, goiz sagarrak biltzetik hasi eta beranduko sagarrak biltzearekin bukatu.

sagarrondoa

Sagarrak bi urtez behin izango du uzta ona, beraz, urte bateko uzta onak hurrengo urteko uzta kaxkarragoa ekarriko du. Hala ere, frutagintzan garatutako teknikek, urte batetik besterako aldeak txikitzea ahalbidetzen dute, eta hori izango da datozen urteetako erronka nagusietako bat, sagarra urtero izatea. Uzta kaxkarragoa denean, sagardogileak atzerritik ekarri behar izaten du sagar gehiago, Frantzia, Espainia eta Txekiatik batik bat.

sagar bilketa