Etorkizuna

Sagardoaren etorkizunak hiru ardatz garrantzitsu izango ditu: lehengaiaren kalitatea, produktuaren kalitatea, eta baita sagardogintza prozesuaren kalitatea.

Lehengaiaren kalitateari dagokionez, produktuarentzat egokiena dena bilatzea suposatuko du, eta horretarako ezinbestekoa da bertako sagarra bultzatzea.

Produktuaren kalitateari dagokionez, batetik produktuari zuzenean egin beharko zaio kasu, baina baita bestetik, produktuaren aurkezpen moduari, enbalaketari, etab.i.

Azkenik, nabarmentzekoa da sagardogintza prozesuaren kalitatea, bereziki honoko alor haueri berebiziko garrantzia emanez: garbitasun baldintzak, bestelako baldintzen kontrola, hau da, tenperatura, analisis mikrobiologikoa, etab., eta prozesuaren segimendu eta neurketaren mende jarri, eta azkenik, bezeroak ezarritako erizpideetara egokitu produktua.