Otsailak 25 - Orioko traineru jaitsiera

Orioko Arraun Elkarteak Arraun Eguna antolatu du lehenengo aldiz larunbat honetarako. Egun osorako egitaraua prestatu dute antolatzaileek, baina, ohikoa den moduan, Oria ibaiko XXVIII. jaitsierak hartuko du tarte berezia; 17:00etan hasiko da proba, eta 55 traineru lehiatuko dira; Ibon Huegun elkarteko lehendakariak adierazi du Euskal Herriko traineru gehienak arituko dira bertan, baina kanpoko herrialdeetako elkarteak ere hurbilduko dira Oriora hilaren 15ean.

Goizetik hasiko da festa herrian; haurren jolasak eta ginkana egingo dute 11:00etatik aurrera ikastola aurrean, eta Eusko Label produktuen dastaketa ere izango da, besteak beste. Gainera, lehenengo aldiz, jaitsieraren inguruko apustuak egiteko aukera izango dute herritarrek tabernetan; emaitza asmatzen dutenen artean zozketa egingo dute gero. Gauean, berriz, herri afaria egingo dute plazan, eta bertara joateko txartelak salgai dira tabernetan, 20 eurotan.

Egitaraua

11:00. Umeen jolasak ikastola aurrean.

11:30. Eusko Label sagardoaren ginkana, ikastola aurrean. Parte-hartzaileak: Hondarribia, San Pedro, Zarautz, Zumaia, Ondarroa eta Orio. Egin beharreko lana: Ergometroa, lokotx bilketa, arraunari buruzko tribiala eta sagardoa botatzea.

12:00. Eusko Label produktuen dastaketa.

12:30. Egunsenti otxotearen kantu-jira.

16:00. Kiniela egiteko epea amaituko da.

17:00-18:30. Oria Ibaiko XVIII. Jaitsiera, Babyauto Bandera, hasiko da.

19:00. Sari banaketa, Orioko plazan.

19:15. Herrien arteko sokatira desafioa.

21:00. Afizioen eta arraunlarien afaria frontoian. Txartelak salgai herriko tabernetan, 20 eurotan.

23:00. Karaokea plazan.

Amaitzeko. Xabi Arostegi DJ, plazan.