Azoka Donostian Sagardo Dastatzeekin

Behemendi Landa Garapen agentziak antolatuta, azoka izango da larunbatean Donostiako Boulevarrean. Sagardoak presentzia berezia izango du azoka honetan, eta bertan hiru sagardo postu eta sagardo dastatze azkarrak izango dira. Aurten lehenengo aldiz, karpa bat jarriko da eta bertan Guillermo Castaños enologoak Sagardo Dastatzeak emango ditu inguratzen den jendearentzako, 11:00etatik 14:00etara.

Azokan sagardo postuak ez ezik bestelako produktuak ere egongo dira: sagar dultzea, gozoak, gazta?